Artisau eran egiten dituen turroi onenak aukeratu ditu Rafa Gorrotxategik. Gourmet prestigiotsuenek ondoen baloratu dituztenak. Bereziki aukeratutako dastaketa, trufa gurizko mini turroiak dira, mandarina eta yuzuarekin, Armagnac-a aranekin, ruby txokolatea marrubiekin eta jogurta andere-mahatsekin. Ezin hobeak. GLUTENIK GABE.300g
MANDARINA ETA YUZU-REKIN Turroi hau egiteko, trufa txuri samur batean Yuzu mandarina apur bat jartzen dugu, zapore harrigarri bat lortuz.250 g.
EZTIAREKIN ETA INTXAURREKIN Gure trufazko turroia egiteko erabiltzen ditugu ardi latxaren esnea (Euskal Herriko arraza autoktonoa), eztia eta intxaurrak. Bere zapore gozoak gogora ekartzen digu etxeko mami "errea". 250 g.
YOGURTA ETA ANDERE-MAHATSEKIN Turroi hau egiten dugu, trufa samur bat yogur eta andere-mahats apur garratz batzuekin konbinatuz, uztartze atsegin bat sortuz.250 g.
Artisau eran egiten dugu trufa beltzezko turroi hau, konbinatuta txokolate beltzaren garratza, Armagnac-aren fruta-ñabardurak eta aranpasa beatuen gozotasuna, eta konbinazio bikaia lortzen dugu. Gutizia zoragarria. 250g
MARCONA ALMENDRAREKIN, ANDERE-MAHATSEKIN ETA MARRUBIEKIN Bere arrosa-kolore deigarria guztiz naturala da, ez da genetikoki eraldatua izan eta ez zaio koloratzailerik erantsi. Txokolatearen laugarren kategoria da, beltzarekin, esnedunarekin eta zuriarekin batera. Zapore freskoa du, frutagustuaren eta zitrikoen ukitu batekin. 250 g.
Kalitate gorena duten osagaiak aukeratzen ditugu gure artisau turroi gogorra egiteko, %65 Marcona almendrarekin, eztirik onena, azukrea eta zuringoa.250 g.
Kalitate gorena duten osagaiak aukeratzen ditugu gure turroi biguna kremotsua egiteko, Marcona almendrarekin, eztirik onena, azukrea, zuringoa eta almendra zatitxo kurruskariak.250 g.
LARANJA ETA LARANJAONDO LOREAREKIN Gure txigortutako gorringo turroiari melatutako laranja zatitxoak eta laranjaondo lorearen lurrin arin bat gehitzen dizkiogu, turroi fresko eta atsegin bat lortuz.250 g.
ALMENDRA ETA STEVIAREKIN Turroi hau egiteko, txokolate beltz onena erabiltzen dugu, Stevia-rekin gozotua, gehitutako azukrerik gabe, Marcona almendra osoak eta kakao zatiak egurretan txigortuak erabiliz.250 g.
HURRAK ETA ALBARIKOKEAREKIN Txokolatezko turroi honetan, txigortutako hur kurruskariak, karameluzko txokolatearen zapore gozoa eta albarikokearen garraztasuna bateratuz ustekabean harrapatuko zaitu.250 g.