Lege oharra

1. IDENTIFIKATZEKO DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean jasotako informatzeko betebeharra betetzeko, ondoren honako datu hauek jakinarazten dira: webgunearen enpresa titularra da RAFA GORROTXATEGI 1680 SL (aurrerantzean RAFA GORROTXATEGI); ondorio hauetarako egoitza : Usabal Industriagune, 14, Tolosa, Gipuzkoa; IFK zenbakia: B75156927; inskribatuta dago Donostiako Merkataritza Erregistroan . Harremanetarako e-maila: info@rafagorrotxategi.eus.

2. ERABILTZAILEAK:

Rafa Gorrotxategiren atari honetan sartzeak eta/edo bera erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du. Izaera horrek onartu egiten ditu, sarrera eta/edo erabilpen horretatik aurrera, hemen jakinarazten diren Erabiltzeko Baldintza Orokorrak, zeinak aplikatuko dira bere kasuan derrigor bete beharreko Kontratatzeko Baldintza Orokorretatik aparte. 

3. ATARIAREN ERABILERA

www.rafagorrotxategi.eus guneak sarbidea ematen du Rafa Gorrotxategirenak edo bere lizentzianteenak diren Interneteko informazio, zerbitzu, programa edo datu askotarako (aurrerantzean, "edukiak"), zeinetara ERABILTZAILEA sar litekeen. ERABILTZAILEAK onartu egiten du ataria erabiltzearen erantzukizuna. Erantzukizun hori hedatu egiten da zenbait zerbitzu edo edukitara sartzeko beharko litzatekeen erregistrora.

Erregistro horretan, ERABILTZAILEAk izango du informazio egiazko eta bidezkoa aurkezteko ardura. Erregistro hori dela-eta, ERABILTZAILEari eman lekioke bere ardurapeko pasahitz bat, hura arduraz eta kontuz erabiltzeko konpromisoarekin.

ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du Gunea sortu duen enpresaren izena-k bere atariaren bitartez eta azalpen gisa baina haiek mugatu gabe eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak (adibidez, txat-zerbitzuak, eztabaida-foroak edo albiste-taldeak) egoki erabiltzeko, eta eduki-zerbitzu horiek ez erabiltzeko (I) jarduera bidegabe, legez aurkako edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak egiteko; (II) izaera arrazista, pornografiko-legez kontrako, terrorismoaren apologiako edo giza eskubideen kalterako edukiak edo propaganda zabaltzeko; (III) Gunea sortu duen enpresaren izena-ren, beraren hornitzaileen edo hirugarrengoen sistema fisiko eta logikoetan kalteak egiteko, sarean sartu edo zabaltzeko ez birus informatikorik ez lehen aipatutako kalteak eragin litzaketen beste edozein sistema fisiko edo logikorik; (IV) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara sartu eta, kasua bada, erabiltzeko edo haien mezuak manipulatzeko. Gunea sortu duen enpresaren izena-k beretzat gordetzen du honako mezu hauek erretiratzeko eskubidea: pertsonaren duintasuna errespetatzen ez duten iruzkinak eta ekarpenak, baztertzaile direnak, edo xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, eta gazte eta haurrei, ordena edo segurtasun publikoari eraso egiten dietenak, edo, bere iritziz argitaratzeko egokiak ez direnak. Nolanahi ere, Rafa Gorrotxategik ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek foro, txat edo parte hartzeko beste tresnen bitartez ematen dituzten iritziengatik.

4. DATUEN BABESA

Rafa Gorrotxategik bete egiten du 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duena; eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako arauak; eta arduratu egiten da erabiltzailearen datu pertsonalak egoki erabil eta trata daitezen. Horretarako, izaera pertsonaleko datuak biltzeko formulario bakoitzarekin batera, erabiltzaileak rafa@rafagorrotxategi.eus gunean eskatzen dituen zerbitzuetan, erabiltzaileari jakinaraziko zaio kasu bakoitzean bere datuak tratatzeko baldintza partikularrak daudela eta onartu behar dituela, eta informazioa eman sortutako artxiboaren arduraz, arduradunaren helbideaz, bertara sartzeko eskubideak erabiltzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo beren kontra egiteko aukeraz, tratamenduaren helburuaz eta, hala badagokio, datuak hirugarrenei jakinarazteaz.

Halaber, Rafa Gorrotxategik jakinarazten du ezen bete egiten duela 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzkoa, eta eskatuko diola onartzeko bere posta elektronikoaren tratamendua unean uneko merkataritza helburuak direla-eta.

5. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Rafa Gorrotxategi da, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orriaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra, eta orobat orri horretan dauden edukiena (adierazpen gisara, irudiak, soinua, audioa, bideoa, software edo testuak, marka edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko behar diren ordenagailu-programak, sarbide eta erabilpena, e.a.), zeinen titularra Rafa Gorrotxategi den, edo beraren lizentzianteak.

Eskubide guztiak erreserbatuta Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. eta 32.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta dago web-orri honetan dauden edukiak, eskueran jartzeko duten modalitatea barne, merkataritza helburuetarako, osorik edo zati batean erreproduzitzea, banatzea eta publikoki jakinaraztea, edozein dela hori egiteko erabilitako euskarri edo bitarte teknikoa, Rafa Gorrotxategiren baimenik gabe. ERABILTZAILEAk hitz ematen du Rafa Gorrotxategiren titulartasuna diren Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta bakar-bakarrik bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada. ERABILTZAILEAk ez du Rafa Gorrotxategiren orrietan kokatuta egon daitekeen edozein babes-gailu edo segurtasun sistema ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko.

6. GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

Rafa Gorrotxategik ez du inolako erantzukizunik hartuko hainbat egoeratan gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galerengatik, esaterako: edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik, ataria eskuragarri ez egoteagatik edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak transmititzeagatik, eta jakinarazten du hori ekiditeko har daitezkeen neurri teknologiko guztiak hartzen dituela.

7. ALDAKETAK

Rafa Gorrotxategik beretzat gordetzen du edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe bere atarian egokitzat dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta atariko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu.

8. ESTEKAK

www.rafagorrotxategi.eus webgunean Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, Rafa Gorrotxategik ez du gune eta eduki horien gaineko inolako kontrolik egingo. Rafa Gorrotxategik ez du inolako erantzukizunik bereganatuko beste webgune batekoa den esteka bateko edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, neurria, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna.

Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako entitate horiekin loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik egotea.

9. BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

Rafa Gorrotxategik bere gain hartzen du Erabilerarako Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarian sartzeko edo/eta eskainitako zerbitzuetara heltzeko eskubidea ukatzeko edo erretiratzeko eskubidea, bere erabakiaz edo beste batek eginiko eskaerari erantzunaz, eta aurrez ohartarazi gabe.

10. ORO HAR

Rafa Gorrotxategik baldintza hauek urratzea eta bere webgunearen edozein erabilera desegoki jazarriko du eta, horretarako, zuzenbidean dagozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

11. BALDINTZA HAUEN ALDAKETAK ETA IRAUPENA.

Rafa Gorrotxategik edozein unetan hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta behar bezala argitaratuko ditu, hemen agertzen diren bezala.

Aipatu baldintzen indarraldia ikusgai dauden bitartekoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste batzuek aldatu arte egongo dira horiek indarrean.

12. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Rafa Gorrotxategiren eta ERABILTZAILEAren arteko harremana Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko da. Eztabaidarik sortzen bada, Donostiako Auzitegi eta Epaitegiek erabaki beharko dute.