Zehaztapen eta baldintzak

0. HELBURUA ETA ONARPENA

Lege ohar honek arautzen du www.rafagorrotxategi.eus webgunearen erabilera (aurrerantzean WEBGUNEA). Gunearen jabea da RAFA GORROTXATEGI 1680, S.L. (aurrerantzean,).

WEBGUNEAREN JABEAren webgunean zehar nabigatzeak gunearen erabiltzaile izaera ematen du eta berekin dakar Legezko Ohar honetan sartutako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea, xedapen horiek aldatu daitezkeelarik.

Erabiltzaileak bere burua behartzen du webgunearen erabilera egoki bat egitera,alegia, bat etorrita legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafikoaren erabilerekin eta Legezko Ohar honekin. Erabiltzaileak erantzun egingo du, WEBGUNEAREN JABEAren edo beste batzuen aurrean, obligazio hori ez betetzearen ondorioz sor litekeen edozein kalte edo galerarengatik

1. IDENTIFIKAZIO ETA KOMUNIKAZIOAK

WEBGUNEAREN JABEAk, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, honako hau jakinarazten dizu: Bere sozietatearen izena da RAFA GORROTXATEGI 1680, S.L. Bere IFKa, B75156927. Helbide soziala, USABAL INDUSTRIALDEA, 14- 20400 TOLOSA

 

Gurekin harremanetan jartzeko, baliabide hauek jartzen ditugu zure eskura: Telefonoa: 943890306. Posta elektronikoa: info@rafagorrotxategi.eus. Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak joko dira eraginkortzat, ondorio guztietarako, posta elektronikoaren edo aurretik zehaztutako baliabidetako edozeinen bidez egiten badira.

2. SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webguneak eta bere zerbitzuek sarrera libre eta doanekoa dute, hala ere, WEBGUNEAREN JABEAk baldin gisa jartzen du, bere webgunean eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, aldez aurretik dagokion formularioa betetzea. Erabiltzaileak bermatzen du benetakoak direla WEBGUNEAREN JABEARI jakinarazten dizkion datu guztiak, eta berak bakarrik izango du egindako adierazpen faltsu edo okerren erantzukizuna. Erabiltzailea espresuki konprometitzen da WEBGUNEAREN JABEAREN edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzera eta ez erabiltzera, besteak beste, helburu hauetarako:

 

a) Eduki delituzko, indarkeriazko, pornografiko, arrazista, xenofobo, mingarri, terrorismoaren apologiako edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak direnak zabaltzea.

 

b) Sarean birus informatikoak sartzea edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrengoenak diren dokumentu elektroniko, datu edo sistema fisko eta logikoak aldatu, hondatu edo eteteko edo beraietan akats edo kalteak eragin ditzaketen jarduerak egitea; halaber, beste erabiltzaile batzuei webgunera eta bere zerbitzuetarako sarrera oztopatzea WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoak erruz kontsumituta.

 

c) Sartzen saiatzea beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo beste batzuen sistema informatikoetako eremu mugatuetara eta, hala bada, informazioa ateratzea.

 

d) Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzea, bai eta WEBGUNEAREN JABEAREN edo beste batzuen informazioaren konfidentzialtasuna bortxatzea.

 

e) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo beste baten nortasuna hartzea.

 

f) Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea edo beste modu batez jakinaraztea, transformatzea edo aldatzea, salbu-eta horretarako edukitzen bada eskubideen jabearen baimena edo legez onartuta badago.

 

g) Datuak biltzea publizitate-helburuarekin eta edozein motatako publizitate eta mezuak bidaltzea saltzeko edo merkataritza-izaerako bestelako helburuekin, aurretik eskatu edo onartu gabe ere.

 

Webguneko eduki guztiak, nola baitira testuek, argazkiek, irudiek, ikonoek, teknologiak, softwareak, bai eta beraren diseinu grafikoak eta iturburu-kodeek ere, WEBGUNEAREN JABEArena den lan bat osatzen dute, eta eduki horiek ustiatzeko eskubideak ezin dira jo erabiltzaileari emandakotzat, webgunea zuzen erabiltzeko behar-beharrezkoa denean izan ezik.

 

Hitz batez, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek badaukate edukiak ikustea eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egitea, baldin eta kopiatutako edukiak ez bazaizkie gero beste batzuei lagatzen, edo ez badira instalatzen sareei lotutako zerbitzarietan, edo ez badira inolako ustiapenen helburu.

 

Era berean, webgunean azaltzen diren marka, izen komertzial edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak WEBGUNEAREN JABEArenak dira, eta gunea erabiltzeak edo bertara sartzeak ez dio erabiltzaileari marka, izen edo zeinu haien gainean inolako eskubiderik ematen .

 

Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendeari jakinaraztea, bai eta ustiatzeko eskubideen titularrak espresuki baimendu ez duen beste edozein egintza ere.

 

Beste webgune baterako hiperesteka bat ezartzeak ez du esan nahi harremanik dagoenik WEBGUNEAREN JABEAren eta webgune horren jabearen artean, ezta WEBGUNEAREN JABEAk orri horren edukiak eta zerbitzuak onartzen dituenik ere. Hiperesteka bat ezarri nahi dutenek WEBGUNEAREN JABEAri eskatu beharko diote, aldez aurretik eta idatziz, horretarako baimena. Nolanahi ere, hiperestekak bakar-bakarrik emango du aukera gure webguneko home-page edo hasierako orrialdera sartzeko. Halaber, ez du adierazpen edo azalpen faltsu, oker edo zuzengaberik egingo WEBGUNEAREN JABEAri buruz, eta ez du edukiko legez kontrako edukirik, edo ohitura onen eta ordena publikoaren kontra doanik.

 

WEBGUNEAREN JABEAk ez du bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak webgune honetan erabilgarri dituen materialei emandako erabileraren erantzukizuna, ezta material horien gainean oinarriturik egiten dituen jarduketena ere.

3. GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

Webgune honetako edukia da izaera orokorrekoa eta beraren helburu bakarra informazioa eskaintzea, eta ez da erabat bermatzen eduki guztietarako sarrera, ez eta eduki horien zehaztasunik, zuzentasunik, indarraldirik edo gaurkotasunik, edo helburu zehatz baterako egoki edo erabilgarri direnik ere.

 

WEBGUNEAREN JABEAk alde batera uzten du, ordenamendu juridikoak uzten duen neurriraino, honako kasu hauetatik ondorioztatzen diren kalte-galerengatiko erantzukizuna:

 

a) Webgunera ezin sartzea edo edukiak ez izatea benetakoak, zehatzak, exhaustiboak eta/edo eguneratuak, eta, halaber, webgunearen edo eskaintzen diren zerbitzuen bitartez eskuratu diren eduki transmititu, zabaldu, biltegiratu edo eskura jarritakoen mota guztietako bizio eta akatsak egotea.

 

b) Erabiltzaileen sistema informatikoetan, bere dokumentu elektronikoetan zein datuetan birusak edo aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementuak egotea.

 

c) Webgunearen erabilera okerraren ondoriozko lege-hausteak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege ohar hau. Zehazki, eta eredu gisa, WEBGUNEAREN JABEA ez da arduratzen honako hauek kaltetzen dituzten hirugarrenen jarduerez: jabetza intelektuala eta industriala; enpresa-sekretuak; ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubideak; bai eta lehia desleialari eta zilegi ez den publizitateari buruzko araudia ere.

 

Era berean, WEBGUNEAREN JABEAk uko egiten dio webgune honetatik kanpo egon eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen erantzukizun orori. Webgune honetan ageri diren esteken funtzioa bakar-bakarrik da erabiltzaileari jakinaraztea badaudela webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuk. WEBGUNEAREN JABEAk ez du bermatzen estekatutako guneak funtzionamenduan eta sartzeko moduan daudenik, eta du horren erantzukizunik hartzen; eta ez du iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen gune horiek bisitatzea; beraz, ez da lortutako emaitzaz arduratzen. WEBGUNEAREN JABEA ez da egiten hirugarrenek hiperestekak ezartzearen erantzulea.

4. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Beraren aldetik informazioa lortu behar dugunean, beti eskatuko diogu borondatez eman diezagula espresuki. Webguneko datuak biltzeko formularioen bidez edo beste bide batzuen bitartez bildutako datuak sartuko dira Datuak Babesteko Espainiako Bulegoko Datuak Babesteko Erregistro Nagusian behar bezala inskribatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean, zeinaren erantzulea WEBGUNEAREN JABEA den.

Entitate honek datuak modu konfidentzialean tratatuko ditu eta bakar-bakarrik eskatutako zerbitzuak emateko asmoz, lege hauek eskaintzen dituzten berme legezko eta segurtasunezko guztiekin: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa; eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzkoa.

 

WEBGUNEAREN JABEAk hitz ematen du ez duela datuak lagako, salduko edo beste batzuekin partekatuko berak espresuki onartzen ez badu.

 

Halaber, WEBGUNEAREN JABEAk datuak ezabatu edo zuzenduko ditu baldin eta zehaztugabeak edo osatugabeak badira edo ia ez badira beharrezkoak edo egokiak beren asmoetarako, bat etorrita Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin.

 

Erabiltzaileak izango du emandako baimena atzera botatzea eta sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak baliatzea; horretarako, WEBGUNEAREN JABEAren helbide sozialera joan, bere burua behar bezala identifikatu eta baliatzen den eskubidea zein den zehazki eta ikusteko moduan adierazi beharko du.

 

WEBGUNEAREN JABEAk hartzen ditu aipatutako 15/1999 Lege Organikoak eta aplikagarri den gainerako legeriak eskatutako segurtasun-mailak. Hala eta guztiz ere, ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen beste pertsona batzuek erabiltzailearen sistema informatiko, dokumentu elektroniko edo fitxategietan eragin ditzaketen kalte eta galerengatik.

 

WEBGUNEAREN JABEAk cookieak erabili ahal izango ditu webgunearen zerbitzuak emateko garaian. Cookieak dira erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako informazio-fitxategi fisikoak. Erabiltzaileak badauka bere programa nabigatzailea konfiguratzeko aukera eta horrela cookie-artxibategiak sortzea eragotzi edo sorrera horretaz jabetzea.

 

Aukeratzen baduzu gure webgunea uztea gure entitatearenak ez diren webguneetarako esteken bitartez, WEBGUNEAREN JABEA ez da arduratuko ez webgune horien pribatutasun-politikez ez gune horiek erabiltzailearen ordenagailuan gorde ditzaketen cookienez.

 

Web-orri honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web-a analizatzeko zerbitzu bat. Enpresa horren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estados Unidos (“Google”)

 

Google Analytics-ek cookieak” erabiltzen ditu, a 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzkoa legea, bere ordenagailuan kokatutako testu-artxibategiak, websiteari laguntzen diotenak erabiltzaileek egiten duten webgunearen erabilera analizatzen. Cookieak websitearen bere erabileraz sortzen duen informazioa (bere IP helbidea barne) zuzenean igorriko da eta artxibatuko Googlek Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan.

 

Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori helburua delarik egindako websitearen erabileraren arrastoari jarraitzea, websiteren jardueraren gaineko txostenak bildurik eta websiteren jarduerarekin eta interneten erabilerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk emanik.

 

Googlek ahal izango du informazio hori beste batzuei igortzea legeek hala eskatzen badiote, edo aipatutako beste pertsona horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute. Googlek ez du bere IP helbidea elkartuko Googlek duen beste inongo daturekin.

 

Zuk uko egin diozu datuen trataerari edo informazioari cookien erabilerari uko eginda; horretarako zeure nabigatzailearen konfigurazio egokia hautatu behar duzu. Hala ere, jakin behar duzu ezen hori egiten baduzu, beharbada ezin izango duzu website hau bere osotasunean erabili. Website hau erabiltzen duzuenean, Zuk onartu egiten duzu Googlek Zure inguruko informazioa tratatzea, arestian adierazitako moduan eta helburuetarako.

 

Posta elektronikoaren inguruan dugun politikaren erdigunea da, bakar-bakarrik zuk eskatutako komunikazioak bidaltzea.

 

Nahiago baduzu mezu hauek posta elektronikoren bidez ez jaso, beren bitartez eskainiko dizuegu mezu hauen harrera ezabatzeko eta ukatzeko eskubidea erabiltzeko aukera, bat etorrita Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen III. Tituluaren 22. artikuluan xedatutakoarekin.

5. LEGEZ KONTRAKO JARDUERAK GAUZATZEN DIRENERAKO PROZEDURA

Baldin eta edozein erabiltzailek edo besteren batek uste badu badaudela edozein edukiren erabilpenean eta/edo webgunean dauden edo beraren bitartez eskura daitezkeen web-orrietan egindako edozein jardueratan legez kontrako zerbait agerian uzten duten egintzak edo zirkustantziak, ohar bat bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEAri, bere burua behar bezala identifikaturik, zehaztuz zein diren ustezko arau-hausteak eta espresuki eta bere ardurapean adieraziz ezen oharrean emandako informazioa egiazkoa dela.

 

WEBGUNEAREN JABEAren webguneari dagokion edozein kontu auzizkorako Espainiako legeria izango da aplikagarri, eta Espainiako Auzitegiek eta Epaitegiek izango dira eskumena dutenak.

6. ARGITALPENAK

Webgunearen bitartez emandako administrazio-informazioak ez du ordezkatzen administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharreko legeen, araudien, planen, xedapen orokorren eta ekintzen legezko publizitatea, zeren horiek baitira beren benekotasunaren eta edukiaren fede ematen duten bakarrak. Webgune honetan eskura dagoen informazioa legezko baliorik izateko asmorik gabeko gida baten moduan ulertu behar da.

7. EZEREZTATZEKO POLITIKA

Eskari bat bertan behera utzi nahi baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan lehenbailehen.

 

Eskari bat ezereztatu daiteke, bakar-bakarrik oraindik bidali gabe badago. Ordainduta badago, zenbateko osoa itzuliko da

8. ITZULKETAK

Zure eskaera akatsen batekin jasotzen baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan lehenbailehen (eskaera jasotzen denetik, gehienez 24 ordu)